[onehalf] HOSTOAK
Hostoak
, kantua, musika eta dantza bateratzeko proiektu bat da. Oreka TX, Kukai Dantza Taldeak eta Amaren Alabak abeslari polifonikoak bat egin nahi izan dute arteen arteko elkarrizketa horretan, eta esan beharra dago artista horiek guztiak ereduzkoak direla bakoitza bere diziplinan, euskal kulturaren tradiziotik abiatuta bilakatu eta gaur egungo planteamendu garaikideak garatu dituzten neurrian. Ikuskizun eszeniko horren bitartez, musika eta kantua dantzaren inguruan uztartzeko ahalegina egin dute. Zuzenekoan, dantzak musika eta kantuarekin partekatzen du eszenatokia, eta gainera, erronka zail bati heldu behar dio, bi adierazpide horiek beren mugak gaindi ditzatela lortu beharko duelako, mugimenduarekin eta koreografiekin bat eginik.

[/onehalf]

Hortaz, arte horien mugak hautsi egin nahi dira, guztiak ere moldaerraz bihurturik elkarren arteko jolasean murgil daitezen, beren definizioen muga zorrotzen gainetik. Hala, musika-tresnak dantzaren koreografien parte dira, eta kantari eta musikariek, berriz, txalapartaren makilen antzera egiten dute dantza.

[onehalf]

[/onehalf] Ikuskizunak iraganeko sustraiei begiratzen dio, baina etorkizunari ere begira. Asmo eguneratzaile horri jarraiki, Oreka TX-eko kideek ‘tututofonoa’ izeneko instrumentua sortu dute, baxuak egiten duenaren antzeko soinu baxua egiten duena. Gainera, Amaren Alabak taldekoen ahots-joko berritzaileak dakartzagu, euskal kantutegia eguneratzean gain Gaztelako eta Okzitaniko hainbat kanta erantsi dituztenak, baita Kukaik dantza tradizionala eta garaikidea uztartzeko sortutako proiektua ere. Horren guztiaren osagarri, zuzenean sortutako hainbat irudi ematen dira aldi berean, ikuskizuna nolabait besarkatu egiten dutenak.

‘Hostoak’ proiektua euskal tradizioan dago sustraitua, baina enbor horretako adarretatik askotariko itxura, kolore eta motatako hostoak sortuko dira, mota askotako sentsazio eta emozioak sortuz eta gogora ekarriz. Zenbait kantu ikuskizunerako propio sortu dira, eta beste zenbait, berriz, kantu tradizionalen moldaketak dira. Besteak beste, Etxahun Iruriren, Xalbadorren, Beñat Mardoren eta Mixel Etxekoparren letrak entzungo ditugu, hainbat gai jorratzen dituztenak. Kantu gehienak euskaraz entzungo ditugu, baina zenbaitetan gaztelania eta okzitaniera ere izango ditugu entzungai.

ARGAZKIAK

Argazkilaritza: Gorka Bravo.

Dosierra >>

EMANALDIAK

2011

Otsailak 19 Kurssal Auditorioa. DONOSTIA Estrenaldia
Otsailak 25 Baionako Antzokia BAIONA
Otsailak 26 Iruniako Gaiarre Antzokia. IRUÑA-PAMPLONA
Martxoak 16 Arriaga Antzokia BILBO
Martxoak 28 San Telmo museoaren berritze lanen inagurazioa DONOSTIA
Martxoak 31 Principal Antzokia GASTEIZ
Maiatzak 28 Udaberrifest 2011 ZARAUTZ
Ekainak 11 ELAko 100. urteurrena BILBO
Ekainak 25 San Pedroko Jaiak MUNGIA
Uztailak 10 ELORRIO
Abuztuak 11 GARAZI
Abuztuak 21 Aste Nagusia BILBO
Abuztuak 27 OTXAGABIA
Urriak 1 MAULE
Azaroak 20 Barakaldoko Antzokia BARAKALDO
Azaroak 25 ERMUA
Abenduak 3 MUSKIZ

2012

Urtarrilak 20 HENDAIA
Urtarrilak 21 ALTSASU
Urtarrilak 22 MUTILBA
Urtarrilak 28 NOAIN
Martxoak 18 ORERETA
Apirilak 6 BILBO
Apirilak 21 ANDOAIN